XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mezaren Sagara: Har ezazue, eta jan guztiok honetatik hau nere Gorputza da eta.

Har ezazue eta edan guztiok honetatik, hau nere Odolaren kaliza da eta.

Jesusek dio: Nere Haragia jan, eta nere Odola edaten duenak, betiko bizitza dauka, eta nik piztuko dut bera azken egunean (Joan 6,54).

Guk Jesusi: Jauna, ni ez naiz inor Zu nere etxean sartzeko bainan esazu hitz bat eta sendatuko naiz (Mezaren Liturgiatik).

68 Zer egin zuen Jesusek Azken Afarian? Jesusek, Azken afarian ogia hartu eta esan zuen: Har ezazue eta jan; hau nere Gorputza da eta; gero, kaliza ardoz beterik hartuta, esan zuen: Har ezazue eta edan; hau nere Odola da eta.

69 Zer egiten du apaizak Mezatan? Jesusek Azken Afarian egin zuena ber-bera egiten du apaizak Mezatan, eta Jesusek esandako hitzak berak esaten ditu.

70 Zer da Eukaristia? Jesukristoren Gorputz-Odolen Sakramentua da Eukaristia, ogi-ardoen irudipean.

Egizue hau nere oroigarri (Mezaren Sagaratik).